Munoa Jauregia

Gertaeren deskribapena

Mediku arretarako gaitutako zentroa
Data : –
Helbidea : 48903 Barakaldo

Horacio Echevarrieta (1870-1963) bilbotar enpresaburu nabarmen eta oparoa izan zen, baita politikari errepublikanoa ere. 1903an (CRS) Errepublikano-Sozialisten Konjuntzioko diputatu izan zen Gorteetan.

Llano auzoan dagoen jauregia XIX. mendeko 60ko hamarkadan eraiki zuten, eta hura izan zuen Horacio Echevarrietak azken bizilekua, hil aurretik. Gerra Zibilean hainbat erabilera izan zituen; nabarmenena, Osasun Egoitza Nagusi bihurtutakoa.

Osasun Militarraren Saila antolatzean, hainbat bulego ezarri ziren, funtzio desberdinak betetzeko. Egoitza Nagusia izateaz gain, jauregia inguratzen zuen finkan (ingeles estiloko lorategi eder bat), parke mugikorra, garraio administrazioa eta anbulantzia zerbitzua antolatu zituzten. Koldobika López historialariaren arabera, Munoa jauregia “batez ere flota mugikorrerako garaje gisa eta anbulantzia zerbitzurako garaje gisa erabiltzen zen. Han gordetzen zituzten autoak eta kamioiak bertan zeuden batailoiek erabil zitzaten, konpontzeko edo, besterik gabe, txatartegi gisa, konpondu ezin ziren auto piezak eskuratzeko” (212. or.). Noizean behin erabili izan zen ospitale gisa: “une jakin batzuetan baino ez” (213. or.)

Gipuzkoako errefuxiatuentzako harrera gune ere izan zen Munoa jauregia.
Soldadu frankistak sartzearekin batera, lekua ibilgailu militarren aparkaleku bihurtu zuten, eta horrek kalte ugari eragin zituen finkan.
Jabetza eta jauregia Horacio Echevarrietaren oinordekoenak izan ziren 2014ra arte, Barakaldoko Udalak eskuratu zuen urtera arte, alegia.

ITURRIAK :
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.

Lekuaren erreferentzia

Munoa jauregian kokatua

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content